XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

frustrazioa eta osasun arazoak zirela eta, bere buruaz beste egiten saiatu zen 1971an.

Sendatu zenean, proposamen bat iritsi zitzaion Sobiet Batasunetik berak nahi zuen proiektua zuzentzeko; eskaintza horren ondorioa Dersu Uzala izan zen.

Bi urtez aritu zen lanean Siberian, eta, 1976an, Oskarra irabazi zuen.

Hala ere, zailtasunak ez ziren desagertu.

Hirurogeien hamarkadaren bukaeran, krisi larrian sartu zen Japoniako zinema eta ez zegoen Kurosawaren filmetarako dirurik, nahiz eta kanpoan inork ez zuen ulertzen zergatik ez zuen lanik egiten japoniar zuzendaririk ospetsuenak.

Bi gidoi bota zizkioten atzera, eta azkenean Estatu Batuetako bi lagunen sustengua behar izan zuen, Francis Ford Coppolarena eta Georges Lucasena.

Hauek 20th Century Fox konbentzitu zuten filma banatzeko eskubideak eros zitzan, eta, azkenean, Kagemusha zuzendu ahal izan zuen.

Filmak Cannesko Zinemaldiaren Urrezko Palmorria irabazi zuen, 1980an, eta konpainia estatu batuar batek mundu guztian barrena banatu zuen lehenengo film japoniarra izan zen.

Gauza hauek guztiak Audie Bockek kontatzen ditu Kurosawaren autobiografian, izan ere japoniarrak 1950an Rashomon zuzendu zuen momentua arteko gertakizunak bakarrik jaso baitzituen liburuan, beharbada iragan hurbileko pertsonaiak eta gertaerak aipatu nahi ez zituelako.

Hala ere, horren beldur izan arren, Kurosawaren autobiografian ez dira azaltzen bakarrik zineman egindakoa edo filmei buruzko gogoetak.

Lehenengo partean bere haurtzaroa kontatzen du, herriko bizimodua eta hiriko modernitatea nahasten hasi ziren garaian, kultura berri baten ideiak mundu guztitik iristen zirenak: sinbolismoa, abangoardia, iraultza sobietarra, dadaismoa, demokrazia edo teknologia berria...